Petronorrek Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenaren elkarteen artean urteko dirulaguntzak banatzen jarraitzen du. Abanto-Zierbenako Ehiza Elkarteak, Muskiz Saskibaloia Klubak, Meatze-Industria Mendizale Taldeak, Etorkizuna Ikastolak, Muskiz Pasabolo Klubak eta La Rigadako zein Kobaroneko jai batzordeek berea jaso dute.
Petronorrek elkarteei eskainitako dirulaguntza kluben mantenurako eta antolatzen dituzten ekintzetan laguntzeko da. Abanto-Zierbenako Ehiza Elkarteak, adibidez, “Plater-tiroketa” prestatuko du San Antonio jaietan, eta Muskiz Pasabolo Klubak txapelketa antolatu nahi du Donibaneko jaietan. Etorkizuna Ikastolak kirol-irrati maratoiaren eguna eratu nahi du, eta La Rigada eta Kobaroneko jai batzordeek, bere aldetik, Petronorren laguntza behar izaten dute festen antolakuntzarako.
Aipatu beharra dago Meatze-Industria Mendizale Taldea ere. Honek Muskizko, Gallartako, Trapagareneko, Ortuellako eta Alonsotegiko klubak biltzen ditu asteburuetan Pirinioetara, Europako Mendietara, Moncayora etabar irteerak egiteko. Horrez gainera, mendizaletasunarekin erlazionatutako kirolari profesionalen inguruko hitzaldiak antolatzen dituzte.