Madrilgo Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak Pedro Fernandez Frial, Repsolen Estrategia eta Kontrolaren zuzendari nagusia, urteko Industria Ingeniaririk Onenatzat izendatu du, Cartagenako findegiaren handitze proiektuan egindako ekarpenagatik.
Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren irizpideekin bat etortzeaz gainera, Pedro Fernandez Frial zoriondu nahi dugu, eta gogoratu ere, Petronorren lehendakaria izan zenean URF proiektuaren bultzatzaileetako bat izan zela. Koke eta kogenerazio plantena zehazki, 800 milioi baino gehiagoko aurrekontuaz, Euskadiko industria inbertsiorik handiena da. Gauzak horrela, Euskal Herrian finketa jarduerari jarraitasuna emateaz gainera, 900 langile finko eta zeharreko 6.200 lanpostu inguru sortu ditu.
Zorionak!