Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagako udalen PSE-EEren zinegotziek zein Meatzaldeko erakunde sozialisten ordezkariek Findegia bisitatu dute. Findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeaz gainera instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatu ziren.
Inguruko kargudun hautatu sozialistak, abian dagoen, kokeko planta berriko instalazioetan izan dira eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak emandako Ingurumen Baimen Osotuak eskatzen dituen baldintza zein konplimenduak ezagutu.
Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, haiekin izan zen bisitan zehar, baita Kalitate eta Ingurumenezko zuzendari teknikoak zein ordeazkariak ere.