Petronorrek langileen senideentzako ateak zabaltzeko egunak antolatuko ditu, urteko azken hiruhilekoan.
Findegia ezagutarazteko asmoz, Petronorrek etxeko langileen familiarrentzako ateak zabaltzeko egunak eratuko ditu. Bisitak astelehenetik ostegunera izango dira, urrian, azaroan eta abenduan. Bisita bakoitzean 30 pertsona egon daitezke, langile bakoitzeko 2 senide. Eskaerak irailaren 14-rarte hartuko dira.
Bisitariek Petronorren historia eta fintze prozesua gertutik ezagutuko dute. Findegiari buruzko azalpen bideoa ikusteaz eta Petronorreko instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatuko dira.