Petronorrek jakinerazi nahi du, bihartik aurrera, CG6 Kogenerazio unitatearen turbina gelditzeari ekingo zaiola, ondoren, sorgailuaren isolamenduaren hainbat osagai aztertu ostean abian jarriko da berriro.
Denbora honetan zehar daitekeena da noizik behin unean uneko hots-maila igotzea, unitateak sortzen duen lurrunaren ezegonkortasuna dela eta. Erregaiaren doiketa lanen ostean zuzitako garra handitu daiteke ikus-efektuak sortuz.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.