Repsol Fundazioak, Petronorren proposamenez, 19.500€ eman ditu Pobeñako (Muskizko) San Nikolas Barikoaren elizaren erretaulak zaharberritzeko. Ekarpen honekin zaharberritzearen kostu osoa betetzen da.
Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuendari nagusiaren eta Borja Liaño Muskizko alkatearen aurrean, Cesar Gallo Repsol Fundazioaren lehendakariordeak 19.500€-ko txekea eman zion atzo Fernando Marcos herriko parrokoari, sitsak jandako, San Nikolas Barikoaren elizaren, erretaulak zahazberritzeko.
“Garrantzitsuena ez da kantitatea, ondarea berreskuratzeko helburua baizik” esan zuen Cesar Gallok. Fernando Marcosek bere aldetik “miraria, ametsa” zela azaltzen zuen.
XVIII. mendeko egitura arkitektoniko hauen zaharberritze lanen kostua 35.500 eurokoa da. Repsol Fundazioak emandako 19.500 euroak herritarrak bildutakoari eta Bizkaiko Foru Aldundiak zein Muskizko Udalak dohaintzan emandakoari gehitzen zaio, aurrekontua betez.
Obrak amaitu ostean, abenduan, Mario Izeta Bilboko apezpikuak erretaulu berrien inaugurazio ekitaldia burutuko du.
Bideoa, hemen.
Argazkiak, hemen.