Borja Liaño Muskizko alkateak eta Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Bizkaiko Foru Aldundiarena den eta Petronorren lursailaren barruan kokatuta dagoen, Muñatones Gaztelurako ikustaldiak sustatzeko lankidetza hitzarmena gauzatu dute.
Muñatones Gaztelua 2012ko ekainaren 22tik irailaren 9ra bitarteko igande guztietan bisitatu ahal izango da. Ordutegia 11:30etatik 12:30etara izango da, El Pobaleko Burdinolara egiten diren ikustaldiekin bateragarri izateko.
Petronorrek Muñatones Gaztelura heltzeko bidearen mirabetza ziurtatuko du, baita ofizina zein komun modulua ipintzeko azalera utzi. Udalak lursailaren mantenu egokirako behar diren lanak egingo ditu.