Repsolek, Repsol Fundazioak eta Laguntza Ekintzan Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute Repsol, Campsa eta Petronor gasolindegietan Bidezko Merkataritzaren produktuak saltzeko. Abanto-Zierbenan dagoen Ugaldebietako Petronor gasolindegia, aintzindarietako bat da.
Hitzarmen honen helburu nagusia gizarte ekintzaren esparruan proiektuak diseinatzeko eta inplementatzeko ahaleginak beteratzea da. Honela, hasiera batean, Repsol Taldearen 14 hornitegik Bidezko Merkataritza Solidarioaren produktuak salduko dituzte.
Besteak bezala, Ugaldebietako Petronor gasolindegia Bidezko Merkataritza Solidarioaren modulu espezifikoa jarrita dauka, eta bertan txokolatea, kafea, tea, infusioak… topatu daitezke.