Guztira 71 eskabide aurkeztu dira, epe barruan, Repsol Fundazioak eta Petronorrek, bosgarren urtez, plazaratu duten Lanbide Heziketako 50 beka-egitarauari erantzunez.
Aurkeztutako eskarien %80 mailarik goreneko ziklorako dira eta gainerako %20, berriz, maila ertainerako. Eskabideen %10 emakumeek bideratu dituzte eta, herriz herri, erdiak baino gehiago muskiztarrak dira eta besteak Abanto-Zierbenakoak zein Zierbenakoak. Horrez gainera, minusbaliotasunik duten hautagaiak ere izan dira aurten, egitarauak berak aldez aurretik proposatzen duen %5eko erreserbari jaramon eginez.
Ondoren eskarien azterketaren txanda izango da, jarritako eskakizunak, jatorria, errolda-ziurtagiriak eta gerta daitezkeen bateraezintasunak miatu ahal izateko. Onuradunen behin betiko zerrenda urriaren bigarren hamabostaldia jakineraziko da.