Petronorren zerbitzuguneek –Repsolenak zein Campsarenak bezalaxe, guztiak ere Repsol Comercial taldearen kide direnez gero—gasolinen eta gasolioen salmenta-prezioa jaitsiko dute, BEZaren igoerari darion eragina murriztu ahal izateko.
Beherapen hau gaur goizaldeko lehen ordu txikietan jarri da indarrean eta, ondorioz, zerga-gehitzeak dakarren garestitzea erdira murriztuko da. Hau da, litroko 3,80 euro-zentimo igo beharrean, erdia baino ez da igoko, 1,90 euro-zentimo alegia.
Neurri honekin, Petronor, Repsol eta Campsaren gasolindegiek euren bezeroen onura areagotuko dute eta, aldi berean, ahal den neurrian lagundu ekonomia-krisialdiari elkarrekin aurre egin ahal izateko.
Erabaki honek 2012ko abenduaren 31a arte iraungo du indarrean.