Muskizko XXX. Nekazaritza Azokan 132 ekoizle inguruk parte hartuko dute, datorren igandean. Bertan, Bizkaiko Txakolinaren Urrezko Dominaren irabazlea ezagutzera emango da.
Muskizko Nezakaritza Azoka, 40.000 euroko aurrekontuaz, Bizkaiko garrantzitsuenetarikoa da eta 10.000 pertsona inguru etortzea itxaro da. Azpimarratu beharra dago, izena eman duten 132 ekoizleetatik erdia Meatzaldekoak direla eta hogeita hamar Muskizkoak.
Donibane Plaza standez beteko da, bertan, behi eta zaldi erakustaldiak, artisautza, zuhaitz zein landareak, baserriko produktuak, etabar, ikusi ahal izango dira.
Eguna alaitzeko zaldi-txapelketaz zein hezte erakustaldiaz disfrutatu ahal izango da. Gainera, aurreko edizioetan bezala, Bizkaiko Txakolinaren Urrezko Dominaren irabazlea ezagutzera emango da, baita beltza zein “ojo de gallo” motakoen garaileak.
Aldi berean, Muskizko frontoian, Tokiko Merkataritza eta Aukeren V. Azoka izango da.