Bihar Katxete Eguna izango da Zierbenan eta Petronorrek jai honekin kolaboratu nahi izan du.
Punta Lucero Kultur Elkarteak, bihar, Katxete Eguna prestatu du, jokoa sustatzeko asmoz. “Katxete Bola-Jokoa Zierbenako gizarte eta kultura ondare garrantzitsuenetarikoa da eta gure helburua ez da solik herrian desagertzear egon den jokoa berreskuratzea baizik eta jende guztiarentzat eskuragarri bihurtzea, etorkizunean iraun dezan” esan du Marga Martinez Punta Lucero Elkarteko bozeramaileak.
Hogeita hamar zierbenatar inguruk, Petronorren laguntza daukan eta, Katxete Bola-Jokoarekin zerikusia duten ekintzak izango dituen jaian parte hartuko dute.