Abantok belar artifizialeko zelai berria inaguratu zuen larunbatean. Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikaria taldeen eta instalazio berrien aurkezpenean izan ziren.
Ekitaldia Abantoko taldeen aurkezpenarekin hasi zen. Ondoren, ohorezko aurreskua izan zen, 1914an, kluba sortu zenetik izandako zazpi presidenteen aurrean: Luis Antonio Iturralde, Tomas Latorre, Miguel Angel Santisteban, Jose Miguel López, Richard Barrena, Luis Maria Vallejo eta Txemi Rodriguez.
Luis Maria Vallejo presidente ohia, klubaren laugarren bazkiderik nagusiena izanik eta bere aurrekoak aurkitu ez zirenez, ohorezko sakea egiteaz arduratu zen Izei Garmendia bazkiderik gazteenarekin batera. Ondoren, zelaia estreinatzeko asmoz, Abanto eta Gallartaren arteko lagunarteko partida izan zen. Ekitaldia bertaratu zirenentzako luncharekin amaitu zen.