Sokorroko Ama ermitara bueltatu zen, igandean, Sokorrillo erromesaldian.
Sokorroko Ama 200 pobeñatar inguruk zaindu zuten San Nikolas Barikoaren elizatik ermitara bueltan. Prozesioan zehar arrosa petaloak bota zitzaizkion eta kaskarota dantzatu ere. Ondoren meza nagusia eskaini zen bere ohorean.
Jose Luis Arredondo, Petronorren ordezkaria, Ama Birjina elizatik ateratzeaz arduratu zirenetako bat izan zen.
Argazkiak, hemen.