Findegiko langileen 36 senideez osatutako taldeak Petronor bisitatu zuen atzo, ateak zabaltzeko egunen barruan. Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia haiekin izan zen.
Bisitariek Petronorren historia eta fintze prozesua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Findegiari buruzko azalpen bideoa ikusteaz eta Petronorreko instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren. Bisita, Findegiko jantokian, bazkari batekin amaitu zen.
Ateak zabaltzeko egunen barruan, Findegira etortzeko apuntatu direnen artean, guztira, 4 talde atera dira. Beraz, senideen hiru bisita gehiago itxaro dira; urriaren 31an eta azaroaren 8 zein 22an etorriko dira.