Adifidaz eta Adizmi elkarteetako 23 artistek pertsona ezgaituentzako Repsoleko “Ilusio eta Arte” industria margo txapelketan parte hartu dute.
“Ilusio eta Arte” Margo Txapelketa Repsol Taldeko findegien inguruko elkarte zein fundazioetako adimen ezgaituentzat zuzendurik dago. Horregatik, Petronorrek, Abanto-Zierbenan egoitza duen, Adizmiren, ezintasunak dituzten pertsonen aldeko Meatzaldeko guraso elkartearen, parte hartzea izan du, baita Gallarreta Tailerrena ere.
Guztira Abanto, Muskiz eta Zierbenako 23 artista ezgaituen 25 obra aurkeztu dira, eta hiru izan dira irabazleak: Isabel Lopez, Susana Martin eta Yolanda Perez. Gainera, Izaskun Apariciok eta Janire Gutierrezek bere koadroengatik esker ona jaso dute. Saritutako hiru pertsonen obrak Repsoleko Kanpusean erakutsiko dira, gainerako findegi bakoitzeko hiru irabazleekin batera.
Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia eta Juan Santacana Giza Baliabideen zuzendaria sariak emateaz arduratu ziren, urriaren 29an. Partaide guztiek Repsolen diploma, motxila, poltsa, kamiseta, boligrafoa eta arkatza jaso zuten. Horrez gainera, hiru irabazleei plaka bat eman zitzaien eta Adizmiri 1.800€ eman zitzaizkion.