Egoitz Murgoitiok Muskizko ziklokross zirkuituan irabazi zuen atzo. Bizkaitarrak bere hirugarren garaipena lortu du lasterketa honetan, eta Superprestigio frogan lehen postua mantendu.
Estatuko 533 txirrindulari inguruk Donibane zelaietan bildu ziren atzo Muskizko V. Ziklokross Txapelketan parte hartzeko. Superprestigiorako puntuatzen duen hirugarren froga da.
Elite mailan Egoitz Murgoitio izan zen garaile, Muskizko podiumean, hirugarren aldiz, lehenengo postua lortuz, eta Superprestigio frogan nagusitasuna eskuratuz. Isaac Suarezek bigarren postua lortu zuen eta Aitor Hernandez hirugarrena. Emakumezkoen elitean Rocio Gamonal izan zen irabazlea.
Sub. 23 mailari dagokionez, Jonathan Lastra txapeldun bilakatu zen, Iñigo Gomez bigarren eta Ismael Barba hirugarren. Azpimarratu beharra dago Eneko Corrales Mendiz Mendiren txirrindulariaren lasterketa, junior mailan froga irabazi baitzuen.
Begoña Romo, Kanpo Harremanetako arduraduna, Rufino Manterola zein Gontzal Riancho Muskizko zinegotziak, eta Txus Romon korrikalaria sariak emateaz arduratu ziren.
Argazkiak, hemen.