Petronorrek jakinerazi nahi du bihartik, azaroaren 7tik, aurrera, lehen Plantako, MK3 kerosenoa eztitzeko unitatearen eta, hirugarren Plantako, TH3 ur azidoaren stripperraren hainbat urtetatik behingo mantenu-geldialdiari ekingo zaiola. Ustez eta asmoz, geldialdiaren iraupena 7 egun ingurukoa izango da eta ez du produkzioan eraginik izango.
Geldialdiak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da lantzean behin zuziren baten edo besteren garra edota atmosferara izuritzen den lurruna gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.