Gallartako Mikologia Elkarteak bere XXV. urteurrena ospatu du Abantoko Onddo eta Landareen XXVI. Astearekin batera.
Abantok, azaroaren 6tik 11ra bitartean, Onddo eta Landareen XXVI. Astea izan du. Gallartako Mikologia Elkarteak antolatuta, bere urteurrenarekin bat etorriz, hainbat izan dira prestatutako ekintzak: onddoen funtzio, etorkizun eta basoen gaitzen inguruko hitzaldiak, onddoak hartzeko eta sailkatzeko mendi irteera, elkartearen XXV. urteurrena dela eta argitaratutako liburuxkaren aurkezpena eta Euskal Herritik, Kantabriatik eta Burgosetik ekarritako 70 perretxiko espezie baino gehiagoko onddo eta landare erakusketa.
Petronorren zein Abanto-Zierbenako Udalaren laguntza daukan Gallartako Mikologia Elkarteak 25 urteko historia bete du. Jose Felix Fernandez de Ocariz elkarteko idazkariak eta Felix Nuñez zuzendaritza batzordeko kideak, atzo, meatzaldeko herriko Eusko Gudariak Plazan izandako perretxiko erakusketan, esan zutenez, “ikasketa eta ardura“ behar duten onddoei lotutako bizitza osoa.
Onddo eta Landare Erakusketaren argazkiak, hemen.