Etenik gabeko hiru hamarkadaren ondotik Pablo Urrutia jubilatu berri da, epea amaitu aurretiko zatikako erretiroaz. Aurrerantzean Jose Luis Arredondo izango da Ekonomia eta Finantza zuzendari berria.
Pablo Urrutia Enpresa eta Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen, Deustoko Unibertsitate Komertzialean, eta Petronorren ekonomia eta finantza sailean sartu zen. Arlo horretan hainbat postutan aritu ostean, 2002an Ekonomia eta Finantza zuzendari izendatu zuten. Bere karguan buru belarri eta “poztasun handiz” aritu izan da beti.
Pablo Urrutiaren erretiroaren ostean, Jose Luis Arredondo, orainarteko Erosketa eta Kontratazio burua, arduratuko da haren erantzukizunez. Jose Luis muskiztarra da, Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresa eta Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen eta Petronorren lan egiten du 1985tik geroztik.