Ingeniaritza Energetiko Iraunkorraz Masterreko ikasleek, Laura Barrio eta Jose Cambra irakasleekin batera, Petronor bisitatu dute. Fran Fernandez zuzendariorde teknikoa, Juan Antonio Lezcano laborategi burua eta Miguel Angel Sinobas laguntzaile kimikoa haiekin izan dira.
Petronorren izandako 15 ikasleek Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Ingeniaritza Energetiko Iraunkorraz Unibertsitate Masterra egiten ari dira. Findegiko instalazioak eta funtzionamendua gertutik ezagutzeaz gainera, koke plantaz, kontrol gelez eta laborategiaz jakin nahi izan dute.