Victor Perez de Gezuraga Findegiaren zuzendari nagusiak Petronorren 2013rako egutegi berria aurkeztu du gaur arratsaldean.
Bosgarren urtez 7.000 ale banatu dira Findegiko langileen eta Abanto-Zierbenako, Muskizeko zein Zierbenako biztanleen artean. Egutegiak 12 irudi biltzen ditu, 2012 urtean zehar inguruko kultura eta kirol elkarteek antolatutako ekimen, ekintza eta ekitaldien isla.
Victor Perez de Gezuragak esan duenez egutegi honen helburua “bertako elkarte eta klubek, Petronorren laguntzaz, urtez urte, egiten dituzten ekintzak ezagutaraztea besterik ez da”.
Bideoa, hemen.