Petronorrek Bizkaiko Elikagaien Bankuko arduradunei eman die urtero hainbat erakunde, gune, elkarte eta korporazioren gabon apaingarrientzat zuzentzen zen diru guztia.
Gaur egun familia askok jasaten dituzten beharrak direla eta, elkartasunaren eredu, inguru hurbilenean oinarrizko eskaerak asetzeaz arduratzen den honako erakunde honi laguntzeko erabakia hartu da.
Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, Begoña Romo, Kanpo Harremanetako arduraduna, eta Gualber Atxurra, Erakunde Harremanetako teknikaria, Nicolas Palacios Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidentearekin zein Luis Crobeto Erakunde Harremanetako zuzendariarekin izan dira Findegian.