Tecuni enpresa elektrikoa XVII. Marcelo Gangoiti Sariaren irabazlea izan da. Tamara eta Javier Yagüe arduradunak beren enpresa eginkizuna aitortzen duen saria jaso dute Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiaren diputatuaren eskuetatik.
SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia, Cebek eta Somorrostro Irakas-gunearen ordezkariek osatzen dute Marcelo Gaingoiti Sariketa-epaimahaia. Juan Manuel Secok Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariak Tecuniren merituak gogoan hartzerakoan epaimahaiak honako arlo hauek nabarmendu dituela azaldu du: “40 urteotan Ezkerraldean, Ortuellan, izandako jarduera, eta gizarte erantzukizunaren, berrikuntzen eta prestakuntzaren alde egindako lana”. Tamara Yagüe Tecuniren zuzendari nagusiak saria eskertu du erakundeak “ezagutzaren, teknologiaren, berrikuntzen, eta bereziki, pertsonen aldeko apustua” egiten jarraitzera animatuz.
Edurne Pasaban alpinista Marcelo Gangoiti sarien XVII. edizioaren gonbidatu berezia izan da eta bere taldea arrakastara bideratzeko erabili dituen gakoak ezagutzera eman ditu, “lana eduki behar dugun konfiantzan dago, egiteko gai garela, konfiantza hori transmititu behar dugu, eta pertsona batek ametsen bat duenean, helbururen bat, lortzeko ahaleginak egin behar ditu, grinaz egin”.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiaren diputatua eta Borja Liaño Muskizko alkatea bertan izan dira eta krisiari dagokionez baikor azaldu dira, honetatik aterako garela esanez. Angel Maria Unzueta elizbarrutiko bikari nagusiak, bere aldetik, bere hitzekin On Marceloren lana gogorarazi du.
Victor Perez de Gezuraga eta Jose Luis Arredondo, Petronorren zuzendari nagusia eta Ekonomia zein Finantza zuzendaria, besteak beste, bertan izan dira.
Argazkiak, hemen.