Saturnino de la Peña (Sestao) eta Martin Bertendona (Bilbo) institutuen 45 ikasle zein irakasle inguruk Petronor bisitatu dute.
Bisitariek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, baita Luzero Puntako Itsas-Terminala ere. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman dizkie.
Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioen zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat jo dute bisita.