Club Deportivo Gallartak 63 urte bete ditu gaur

Gaur, Club Deportivo Gallartak 63 urte bete ditu.

1950ko urtarrilaren 28an merkatari zein herritar talde batek Club Deportivo Gallarta sortu zuten La Terraza tabernan. 63 urtetan zehar bere helburua, herriko gazteen artean, kirol praktika sustatzea izan da, pertsonen heziketarako dituen abantailak kontutan izanik, beti ere elkartasunean, adiskidetasunean eta aurkakoari eduki behar zaion errespetuan oinarrituz.

Petronor Bizkaiko Ohorezko Dibisioan dagoen eta, 15 taldetan banatutako, 250 kirolari dituen talde honen laguntzailea da.

Zorionak!