Athletic saritua izan zen atzo, Kopako zein Europa Leagueko finalengatik, El Correok Muskizko Meatzari Aretoan antolatutako emanaldian. Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, Josu Urrutia Athleticen presidenteari saria emateaz arduratu zen.
Athleticez gainera, Maider Unda borrokalariaren, Maialen Chourraut piraguistaren, Aimar Olaizola pilotariaren, Kaikuren, eta Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioaren lana eta ahaleginak sarituak izan ziren. Emanaldian hildakoak ere omendu ziren: Iñaki Lejarreta eta Victor Cabedo txirrindulariak, eta Juan Mari Balier, Durangoko txirrindulari Elkartearen arima. Iturralde eta De la Maza arbitro ohiek ere saria jaso zuten.
El Correoko irakurleek, bere aldetik, Imanol Ardanza Tabirako Saskibaloi taldeari eskainitako guztia eta Ivan Fernandez korrikalariaren lana saritu zuten.
Petronorrek, ekitaldiaren babeslea zenez gero, Jose Antonio de la Peñari omenaldi berezia eskaini zion. “Peñak”, Muskizko Eskubaloi Klubaren sortzailea, Mello Mendi Taldearen zein Merkatari Elkartearen bultzatzailea, Muskizko Erretiratuen Elkarteko diruzaina eta Nagusiak elkartearen Meatzaldeko ordezkaria dena, saria jaso zuen Jose Luis Arredondo Findegiaren Ekonomia eta Finantza zuzendariren eskuetatik.
Zorionak guztioi!
Argazkiak, hemen.