Petronorrek 218 albiste argitaratu zituen webean 2012an zehar

Petronorrek, guztira, 218 albiste argitaratu zituen webgunean 2012an zehar. %53,6a Findegiko auzo-ingurunera bideraturik zegoen eta %46,3a Petronorren barne jardueretara.

2012. urtean zehar, Petronorrek Findegiko ingurunearekin erlazionatutako, hau da, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako 117 albiste argitaratu ditu webgunean. Bizkaiko Itzulia, Marcelo Gangoiti sariak, Pobeñako erretaula zaharberrituen inaugurazioa, Petronor Ikurrina, Abanto-Zierbenako Mendi Martxa, Repsol Fundazioa-Petronor bekak, hainbat kluben zein elkarteren urteurrena, azokak, ekitaldiak… eta babesak www.petronor.com webgunean emandako albisteen %53,6a izan dira.

Beste %46,3a, 101 albiste, Findegiaren jardueran oinarritutako berriek osatu dute: burututako lan zein proiektuak (Petronorren Karbono Estrategia adibidez), instalazioen inguruko informazio teknikoak, izandako bisitak, lortutako sari edo ziurtagiriak (Iraunkortasun Saria), etab.

Argitaratutako 218 albisteek eta 2012ko azken hiruhilekoan jasotako 33.719 bisitek gure webgunea gero eta komunikabide hurbilagoa zein eraginkorragoa bihurtzen dute.