Petronorren laborategiak San Mames Barriaren hondeaketan aurkitutako fosilaren ikerkuntzan parte hartu du. Findegian egindako analisiek Kretaziko Goiztiarreko landare-jatorria duen fosila dela baietzi dute.
Ikertzaile paleontologikoa eta Kretaziko garaian aditua den Santiago Rodriguezek fosila aurkitu zuen San Mames Barriko hondeaketan. Petronorrek lagina aztertu du eta emaitzek aurkikuntzaren Kretazikoko landare-jatorria frogatu dute. Zati honekin batera, Santiagok 700-800 fosil gehiago topatu ditu, 60 landare zein animali espezietakoak, eta San Mameseko instalazioetan gordetak daude. “Zelai baten hondeaketa egiten fosilak agertu diren lehendabiziko aldia da, Bizkaian paleontologia botere handiko hainbat leku daude, desagertutako animaliak aurkitu dira eta jendeak daukagunaren berri izatea merezi du, kultura da” dio Santiago Rodriguezek.
Fosil hauek, Indiako Ozeanotik Karibe Itsasora barne hartzen zuen, Tetis Itsasoaren Kretaziko garaian dute jatorria eta 140 milioi urte inguruko antzinatasuna daukate.