Jon Santacana, urrezko domina Munduko Txapelketaren lehen frogan

Jon Santacanak eta Miguel Galindo bere gidariak elkarrekin irabazi dute Eski Paralinpikoaren Munduko Txapelketaren lehen froga, La Molinako pistetan (Gerona).

Jon eta Miguel azkarrenak izan dira jaitsiera froga honetan 1:25:14ko denbora eginez. Alessandro Daldoss italiarra eta Chris Williamson kanadarra zilarra eta brontzea lortu zuten, hurrenez hurren.

Urrezko domina hau, ez da ikusmen-urritasuna duen euskal eskiatzaile honen lehena; Vancouverreko Joko Paralinpikoetan, 2010ean, ere lortu zuen. Duela gutxi lesioa izan harren, berna hezurraren goiko partean fisura eta hezur-edema, Santacanak sasoi onean dagoela frogatu du; denboraldi honetako emaitzek adierazten dute: Munduko Koparen liderra eta Europako Koparen txapelduna da.

Zorionak!