Petronorrek jakinerazi nahi du atzotik aurrera, martxoak 2, H4 hidrogeno ekoizpen unitatearen, SR3B azufrea berreskuratzeko unitatearen eta HD3 hidrodesulfurazio unitatearen geldialdiari ekin zaiola. Hiru unitate hauek zerbitzuz kanpo egongo dira 8 egunetan zehar. Aurretik ere, G4 desulfurazio unitatearen eskuartze programatuari ekin zitzaion; lanak 3 aste iraungo dute. Geldialdiek ez dute ekoizpenean eraginik izango.
Geldialdiak irauten duen artean aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, gasak zuzira bideratuko dira modu ziur baten erre daitezen eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak, baita atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.