“Energ

Repsol Fundazioak eta Guraso-Unibertsitate Hezkuntza Fundazioak “Energía Creadora” aldizkari online-a aurkeztu dute. Ekimen honekin gazteen artean izaera berritzailea eta sormen ahalmena piztu nahi dute.

Aldizkaria jende guztiarentzat da, baina bereziki lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle zein ikasleentzakoa. Bertan, asmakuntza, ikerkuntza, didaktika zientifikoa, teknologia eta sormen ahalmena garatzen duten aurkikuntzen inguruko informazioa eskainiko da.

Proiektu honen bidez Repsol Fundazioak,  talentu ekintzaile zein sortzailea sustatuz, gazteen artean izaera berritzailea erakarri nahi du.