Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen, Koke Plantaren, inaugurazioa apirilaren 3an izango da, eta Felipe Printzea ekitaldian izango da.
Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen inaugurazioa oso ekitaldi garrantzitsua da konpainiarentzat eta enpresaren historian ere garrantzizko gertaera da. 850.000.000 euroko inbertsioz, FMU proiektua Findegiko ekoizpen-egitura fuel-olioaren kontsumoaren murrizketari eta gasolioaren eskaeraren garapenari egokitzeko sortu zen. Gainera, lehengaien horniketa bermea handitzen du, petrolio gordin mota ugariagoetara heltzea ahalbidetzen duelako, eta produktu solido berria lortzen da, petrolioaren kokea, sufrerik gabekoa eta zementu-fabriketan erregai moduan kontsumitzeko zuzendua.
Fuel-olioaren eskaera, merkatuan, etengabe gutxitzen joan da urtez urte eta europar zuzendaritzen partez eratorritako ingurumen eskakizunak gero eta zorrotzagoak dira. Horregatik, FMU proiektua Findegiko maila guztietan integratzeaz gainera, beharreko aldaketak egin dira aurreikusitako erregai zehazpenak betetzeko, sufrearen zein aromatikoen edukiaren murrizketa adibidez, guztiek zalantzarik gabeko ingurumen konpromisoa izanik.
Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen eraikuntza 2009ko martxoan hasi zen eta unitatearen parte nagusiaren frogak 2012. urtean zehar garatu dira. Apirilaren 3an bere inaugurazioa izango da.