Petronorrek bihar inauguratuko du Fuel-olioa Murrizteko Unitatea; bere unitate nagusiak Koke Planta eta kogenerazio unitatea dira. Felipe Printzea, Jose Manuel Soria Industria sailburua, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile zein Justizia sailburua, Arantza Tapia Garapen Ekonomikoko zein Lehiakortasuneko sailburua eta Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea ekitaldian izango dira.
850 milioi euroko inbertsioz, Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen (FMU-ren) abian jartzeak findegiko jarraitasuna bermatzeaz gainera fuel-olioaren produkzioa zerora murrizten du, merkatuan ez baitu irteerarik, eta eskaera gehiago duten produktuen ekoizpena handitzen du: propanoa, butanoa, gasolina eta gasolioa. Gainera, beste 156 milioi inbertitu ditu ingurumen hobekuntzetan.
Proiektuan integraturik dagoen, kogenerazio unitateak Garoñako Zentralean ekoizten den elektrizitatearen %25aren baliokidea produzituko du, CO2 isuriak gutxituko ditu eta Euskadin Kiotoko protokoloa betetzen lagunduko du.
Proiektu honetarako Petronorrek, bere kideak diren, Repsolen eta BBK-ren laguntza izateaz gainera, Inbertsioen Europako Bankuaren zein Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren finantzazioa izan du, Berrindustrializazio programaren barruan.