Munduko Segurtasun eta Osasun Eguna Lan-arloan da gaur Petronorren; langileen, kontratisten eta inguruko biztanleen osasuna zein segurtasuna bermatzea erabateko lehentasuna delako Findegiarentzat.
Prebentzioa eguneroko helburua da Petronorrentzat, horregatik kontutan izan behar dugu beti zuhurtasunari balio erantsia dariola, erantzukizuna bete beharreko baldintza dela eta segurtasuna, berriz, gutako bakoitzaren konpromisua, bai lankide guztiei dagozkienetan eta baita inguru-minguruari zor zaionez gero ere.
Petronorrek prebentzioaren alde egindako apostuagatik Segurtasun Mutualia 2012 saria jaso zuen, iaz, euskal korporazioak segurtasun, osasun eta prebentzio arloan emaitzarik onenak lortzen dituen enpresari eskaintzen diona.
Gaur Munduko Segurtasun eta Osasun Eguna Lan-arloan da, baina Petronorrek egunero ezartzen du.