Repsol Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu du Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiarekin Iberoamerikako Berrikuntza zein Ekintzailetza Sarien laugarren edizioa babesteko.
Sari hauen helburu nagusia Iberoamerikako herrialdeetan ekintzailetzaren zein berrikuntzen garapena suspertzea da. Lehiaketa 35 urtetik beherako gazteek zuzendutako proiektu zein enpresei zuzenduta dago.
Sariak bi mailatan emango dira: “Proiektuak” eta “Abian dauden Enpresak”. Bi kasuetan ondorengo gaiak landu ahal izango dituzte: Teknologia, Produktuak eta Zerbitzuak, Kudeaketa Prozesuak eta Giza zein Ingurumen Ekintzailetza.
Sariak urriaren 17an emango dira Panaman, Iberoamerikako IX Enpresa Topaketan, eta finantza-laguntza gisa 85.000 euroko 4 sari bana emango dira. Gainera, irabazleek aholkularitza, prestakuntza, parte hartzea eta lankidetza izango dute beren proiektua garatzeko.