Petronorrek, bigarren urtez, apirilaren 21ean, inguruko hainbat kultura zein kirol elkarteren ordezkariak San Mames, Ibaigane eta Lezama gertutik ezagutzera gonbidatu zituen. Iaz Muskizko elkarteen ordezkariek “Athletic Esperientziaz” gozatu zuten eta aurten Zierbena zein Abanto-Zierbenakoen txanda izan da.
Bilboko Hotel Hesperian gosaldu ondoren, “Athletic Esperientzia” San Mameseko zelai zein museoa bisitatzen hasi zen. “Katedrala” gertutik ezagutu ostean Ibaiganera gerturatu ziren eta hortik Lezamara; bertan, Athleticeko ekipazioarekin jantziak, entrenatu eta partidua jokatu zuten. Eguna amaitzeko, Eneko Atxaren Azurmendi jatetxean bazkaldu eta bertako upeltegia bisitatzeko aukera ere izan zuten.
Argazkiak, hemen.