Petronorrek Athletic-Levante partidua ikusteko 2 kronista baimen zozkatuko ditu

Petronorrek Ligaren azken partidua (Athletic-Levante), San Mamesen, ikusteko 2 kronista baimen zozkatuko ditu. Bi baimen hauek irabazle bakar batentzat eta bere lagunarentzat izango dira.

Petronorrek Kirol-kazetari gisa San Mamesera joatera gonbidatzen zaitu. Bertan, Athletic-Levante partida zelaitik edo kazetarien emankizun kabinetatik ikusi ahal izango duzu, ondorengo prentsaurrekoan izateaz gainera.

Zozketan parte hartu ahal izateko webgunean egiten den galdera zuzen erantzun beharko da. Abanton, Muskizen edo Zierbenan  bizi direnek  edo erroldaturik daudenek baino ezin izango dute esku hartu.

Maiatzaren 17an, ostirala, goizeko 8:00etan, zozketan parte hartzeko epea amaituko da. Irabazleari posta elektronikoz eta telefonoz informatuko zaio, eta horrez gainera, bere izena petronor.com-en ezagutaraziko da.