Athleticek 1-5 irabazi zion Somorrostrori, Petronorren laguntzaz, atzo Muskizen jokatu zuten lagunarteko partidan.
Pertsona ugarik El Malecon zelaira gerturatu ziren atzo Athleticek Somorrostrori 1-5 irabazi zion lagunarteko partidaz disfrutatzeko. Ibaik bi gol sartu zituen, Sabin Merinok bat, Aurtenetxek beste bat eta Unai Lopezek azkena. Somorrostrorena Alfonso jokalari muskiztarrak sartu zuen.
Partida hasi baino minutu batzuk lehenago Somorrostroren gazteak omendu ziren, Ohorezko Dibisiora igo baitira. Mikel Valmaseda Somorrostroren jokalari ohiari ere omenaldia eskaini zitzaion, lan istripu baten ondorioz eskuineko oina ebaki baitzioten, eta ohorezko sakea egin zuen.
Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia, Jose Luis Arredondo Findegiaren Ekonomia eta Finantza zuzendaria eta Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna partidaz disfrutatu zuten Athleticen zein Somorrostroren zuzendaritza-batzordeko zenbait kideekin eta Muskizko Udaleko ordezkariekin batera.
Argazkiak, hemen.