Athleticek bere janzkera berria aukertu du, Nikena; marka honek taldea jantziko du 2017 urterarte.
Ekainaren 5ean, Athleticek bere janzkera berria estreinatuko du, San Mamesen. Lehen janzkerak betiko marra zurigorriak mantentzen ditu, eta prakak zein galtzerdiak beltzak dira. Kamiseta zurigorriak, taldearen tradizioaren zein izaeraren isla, lepo gorria berreskuratu du.
Bigarren janzkera urdina da. Kamiseta lepo pikoduna dauka eta mahuketako amaiera kolore berekoa da. Prakak eta galtzerdiak ere urdinak dira.