Josu Jon Imaz Petronorren presidenteak “krisialditik ateratzeko industriaren aldeko apustua” egiteko beharra azaldu du gaur Energia eta Lehiakortasunari zein hidrokarburoen merkatu berriari buruz mintzatzeko Esadek, Bartzelonan, antolatu duen hitzaldietan.
Hitzaldian zehar, Imazek hazkunde ekonomiko iraunkorrak industria garapena behar duela esan du, “industriak esportazioak zein berrikuntza bultzatzen duelako, gainera zeharkako lanpostu gehien sortzen duen sektorea da”, eta industria iraunkorra ere energi iraunkorra behar du.
Petronorren presidenteak ere azpimarratu du ez ohiko hidrokarburoen esportazioarekin, zatikapenaz lortuak, energiaren mapamundia aldatuko dela, eta baliabide gehiago egongo direla ekoizle ez ziren baina kontsumitzaileak ziren herrialdeetan. Gainera, erauzketa teknika berrien aldeko eta kontrako aldeak eztabaidatzera gonbidatu du, geopolitika aldatu baitezakete.
Halaber, gizarteak enpresaria kontutan izatea eskatu du, baita porrot egiten duenari ez iraintzea, “industria ez baita esporen bidez ugaltzen”, baizik eta pertsonen zein enpresen ekimenagatik.