Petronorrek, urtero legez, Zierbenan El Correok, ekainaren 16an, antolatuko duen Familia Lasterketa babestuko du.
Froga Zierbenako Portuan izango da, goizeko 11:00etan. Sailkapenik gabeko lasterketa da, eta gehienez 5 buelta eman ahal zaizkio 1.5 km-ko ibilbideari. Familia talde bakoitzak biren eta hamarren arteko partaideak izango ditu eta dortsal zenbaki berdina eramateaz gainera froga elkarrekin amaitu beharko dute.
Parte hartu ahal izateko www.vamosacorrer.com webgunean izena eman behar da, ekainaren 10a baino lehen. Talde bakoitzak 6€ ordaindu beharko ditu. Diru hori, ondoren, Muskizko La Alegria zahar-etxeari emango zaio.
La Alegria zahar etxea duela 20 urte ireki zituen bere ateak, Muskizen, egoera penagarrian bizi ziren eta familiarik ez zuten Bilboko zazpi emakume zaintzeko. Orain beraien instalazioak dituzte eta 50 nagusi inguru babesten dituzte. Ez dute dirulaguntzarik jasotzen, ezta eskatzen, baina guztiek batera zahar-etxea aurrera eramaten dute: “gure leloa pozik egotea da gainerakoei zoriontsu egiteko; pertsona nagusi guztiak zaintzen ditugu, ordaindu ezin dutenak ere” dio Marian Lopez erakundeaz arduratzen den elkartearen presidenteak. Bildutako diru guztia proiektu polit honetarako izango da.