San Mames zaharra afizio gorrizuriari agur esan zion atzo Athleticek Bizkaiko Selekzioaren kontra 0-1 galdu zuen partidarekin.
Athleticek 0-1 galdu zuen atzo Bizkaiko Selekzioaren kontra, San Mames zelaia protagonista nagusi izan zen partidan. Katedralak bere historian izandako momenturik berezienetakoa bizi izan zuen, eta bere 100 urteko bizitza islaturik gelditu zen agur hunkigarrian.
Partida hasi baino lehen, jokalari zein entrenatzaile ohien desfilea San Mamesen zelaia bete zuen, eta Athleticen ereserkia zein Agur Jaunak entzuten hasi ziren Bilboko Koral Elkartearen eta bertako Orkestraren ahotsetan. Topaketa hasi ondoren txalo gehien jaso zituen uneetako bat partidaren 85. minutuan eman zen, Orbaiz, Guerrero, Dani, Andrinua eta Iribar zelaira atera zirenean.
Partidaren ondoren , argi eta su artifizialez betetako espektakulua San Mamesen 100 urteko historiaren oroimen bideoarekin nahastu zen, agur zirraragarriari amaiera emanez.
Agurra Miguel Calvoren irudietan hilezkortu zen.
Argazkiak, hemen.