VI. Petronor-San Antonio Trofeoa amaitu egin zen atzo Antiguoko haurren garaipenarekin, 2-0 irabazi baitzioten Baskoniari.
Hiru asteburutan zehar, hainbat gune eta erkidegoetako 20 klubeko, 66 taldeen, 5-14 urte bitarteko1.000 mutiko inguruk Gallarta Kirol Elkarteak antolatutako, eta Petronorren babesa zuen, txapelketan parte hartu dute.
Atzo, txapelketaren azken egunean, haurren azkeneko fasea jokatu zen eta Antiguoko irabazle bilakatu zen, Baskonia bigarrena izan zen, Retuerto Sport hirugarrena, Gallarta laugarrena, Itugarpe bosgarrena eta seigarren postua Laudiorentzat izan zen.
Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna irabazleei, Antiguoko haurrei, trofeoa emateaz arduratu zen.
Trofeo guztiak Gallartako Esteban Iglesias eskultore, zeramikari eta jaiotzazaleak, eskuz, egindakoak ziren.
Argazkiak, hemen.