Zierbenako IV. Familia Lasterketan 700 pertsona inguruk parte hartu zuten atzo. Ume zein nagusiak famili kirolaz gozatu zuten, Petronorren babesaz, El Correok antolatutako froga honetan.
Lasterketa goizeko 11:00etan hasi zen Zierbenako Portuan, 1.5 km-ko ibilbidearekin. Froga amaitu ondoren, parte-hartzaileek, txikiek bereziki, Valen magoaren espektakulua izateaz gainera, artista honekin magia ikasteko lau ikastaroen zozketan parte hartu ahal izan zuten. Ondoren, bost bizikleta ere zozkatu ziren.
Jose Luis Arredondo Petronorren Ekonomia eta Finantza zuzendaria bildutako 876 euroak, Muskizko, La Alegria zahar etxeari emateaz arduratu zen. Marian Lopez etxea kudeatzen eta mantentzen duen elkartearen presidenteak laguntza jaso zuen.