Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Marce Elorza Zierbenako alkateak eta Jose Luis Herrerias Zierbena Arraun Elkartearen lehendakariak aurkeztu dute, gaur goizean, Petronorren XXX. Ikurrina. Estropada igandean, ekainak 23, izango da, eguerdiko 12etan, Zierbenan.
Petronor Ikurrina ARC-1 Ligarako puntuatzen duen lehen estropada da. Igandean, goizeko 10etan, ordezkarien bilera izango da Zierbenan. Bertan titulua lortzeko borrokatuko duten 12 taldeek, zozketaren bidez, hiru txandatan banatuko dira.
Aurtengo Petronor Ikurrina oso berezia da bere 30. edizioa baita, 1984an hasi zenetik. Marce Elorzak Petronorri eta Zierbena Arraun Taldeari eskerrak eman dizkie ekitaldia babesteagatik eta antolatzeagatik, besteak beste. Victor Perez de Gezuragak bere aldetik Zierbena ACT-ra bueltatu behar dela esan du eta “etxean txapelketa hastea eta irabaztea” polita izango litzatekeela aipatu. “Petronorrek ikurrina honen aldeko apustua” egiten jarraitzeko duen asmoa ere azpimarratu du. Azkenik Txitok, parte hartzen duten erakunde zein enpresen laguntza eskertzeaz gainera, aurten “elitera igotzen eta bertan mantentzen” saiatuko direla gaineratu du.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.