Javier Inclan Repsol Fundazioaren Gizarte zein Erakunde Arloko zuzendariak eta Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak larrialdietarako, prebentzio kanpainetarako, prebentzio zerbitzutarako zein simulazioetarako esku-hartze modulua eskaini diete Jose Antonio Guevara Bizkaiko Dyaren presidenteari.
Esku-hartze arineko modulu hau, eta eramateko atoia, ematean Dyak eskaintzen dituen zerbitzuetarako leku gaitua bermatzen da, larrialdietan, istripuen prebentzioan, kalteberak diren pertsonen arretan eta sentsibilizazio kanpainetan erabiltzeko. Modulua 42m2 ditu eta 3 minututan muntatzen denez gero berehalako jardutea ahalbidetzen du. Materiala Estatu zein nazioarteko mailan erabil dezake Dyak.
Victor Perez de Gezuragak dohaintza “Dya bezalako erakundearekiko justizia ekintza” dela esan du, “gizarte erantzukizun handia daukalako, eta garai zail hauetan giza esfortzua egiten duelako. Gainera, materialez horniturik egon behar da, gizartearen onuraren alde lan egiten jarraitzeko”. Jose Antonio Guevarak laguntza eskertu nahi izan du eta Javier Inclanek “Repsol Fundazioak Petronorrek bere adierazpen korporatiboa gauzatzeko duen moduetako bat” dela gogoratu du, “gogotsuak direlako eta inguruarekin konprometiturik daudelako”.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.
Prentsa Oharra, hemen.