Muskizek, herriko kiroldegian, urriaren 3tik 6ra antolatuko den Munduko XIX. Mondioring Koparako, trebetasun modalitateko txakur-frogarako, prestatzen ari da.
Mondioringak txakurraren gaitasunak (esanekotasuna, janaria errefusatzea, altuera zein luzera jauziak, erasoak, defentsak…) esplotatzen dituen kirola da.
CEPPB eta Txakur Bai lan taldeak antolatutako txapelketak Petronorren, Muskizko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka. Sarrera doanekoa izango da eta Mondioringaz gozatzeaz gainera Euskadiko ohituren zein herri kirolen erakustaldiak ikusi ahal izango dira.