Esther Bañalesek emakumeen Euskadiko lehen Bola-Joko Txapelketa irabazi zuen Zierbenan, irailaren 21an.
El Regato, Sanfuentes, Santurtzi, Urioste eta Zierbenako 22 jokalari inguruk parte hartu zuten emakumeen Euskadiko lehen Bola-Joko Txapelketan. Azkenean Esther Bañales, Zierbenako herritarra, izan zen txapelduna Ainhoa, bigarren, eta, hirugarren gelditu zen, Irene Florez taldekidearen aurretik. Javi Lores, bere aldetik, erregulartasunaren txapeldun bilakatu zen.
Txapelketa II. Katxete Egunaren barnean egin zen, Zierbenako La Cuesta auzoan, Cangas de Narcearen Bolo Vaqueiro asturiarraren hainbat ordezkarik gerturatu zirelarik. Begoña Romo, Petronorren Kanpo harremanetako arduraduna bertan izan zen.
Argazkiak, hemen.