Arabako Merkataritza Ganbararen ordezkariek Petronor bisitatu dute. Findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeaz gainera instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatu dira.
Josu Jon Imaz Petronorren Presidentea, Victor Perez de Gezuraga Zuzendari Nagusia, Fran Fernandez Zuzendariorde Teknikoa eta Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria gidari, 1. eta 2. Findegiak, FMU-a eta Konbertsio-unitatea ikusi dute.
Fuelolioa Murrizteko Unitateko kontrol-gela bisitatzeaz eta findegiko jardueraren berri zehatza jasotzeaz gainera, Luzero Puntako itsas terminalera ere gerturatu dira.